Gai-alorra Ondarea du eta kontserbazio, suntsiketa, esperimentazio, kudeaketa eta zainketaren ikuspuntuetatik ikertzen du. Bestalde, alor honek informazio-gizartean dituen hutsuneetatik begiratuta, ArsMagna ikerketa-taldeak 2006 urtean Plataforma teknologikoa diseinatzeko egitasmoa aurkeztu zuen: ARCONPATRI.
Egitasmoa 2006ko amaieran hasi zen, DIDPATRI (Ondarearen Didaktika, Museografia Ulerkorra eta Teknologia Berriak) ikerketa taldearen laguntzaz. Talde hau ezaguna da Ondarearen gainean eginbeharren kudeaketan espezialdua izateagatik eta museografia kontuetan egitasmo berriztatzaileak esperimentatzeagatik. Egitasmoaren agendako 4 urteetan, lan-taldeak honakoak aztertuko ditu:
1. Dihèlia Atariaren sorkuntza: http://www.dihelia.org
2. Atariko edukietara ailegaerraztasuna bermatuko duen eleanitzeko taxonomia korporatiboaren diseinua.
3. PATRITHESAURUS. Ondareari buruzko Thesaurus espezialdu eta eleanitzekoaren eraiketa, horrexek kudeatuko baitu gaikako taxonomia eta edukien gaikako bilaketa.
4. SIDPATRI. Ondarearen digitalizazioa egitea eta espezialdutako iturri eta baliabideetara jotzea ahalbideratuko duten 5 datu-baseren inplementazioa.
5. Eduki digitalen kudeaketan eleaniztasuna lekukotzea.
6. Informazioaren elkartrukatze eta erabiltzaileen pertsonalizazioan oinarri hartuko duen zerbitzu anitzen diseinua.
7. Dihèlia Journal aldizkari digitala, giza eta gizarte zientzien ikuspuntutik eta informazio-teknologienetik Ondarearen neurri guztietan espezialdua.
Honengatik guztiagatik, ARCONPATRIren asmo da giza eta gizarte zientzien barruan informazio-sare bat antolatzea, Ondarearen gaineko interesa erakusten duten ikasle, irakasle, ikertzaile eta erabiltzaile orokorrek eremu honetako eduki digitaletarako sarbide erraza izan dezaten.
,