TAMAÑO TEXTO  a  a 
 >

Arconpatri

Dihèlia

ONDARE, MUSEOLOGIA eta INFORMAZIO ARKITECTURAN BEREZITUTAKO ATARIA

Ezagutza-eleaniztunaren transferentzia

Dihèlia interneteko ataria Ondareari buruzko informazio digital sistema da eta edukiak 8 hizkuntzatan ematen ditu: katalana, gaztelera, galegoa, alemana, ingelesa, frantsesa, italiera eta euskara.

Berrikuntza eta Gaztetasuna

Dihèliak gaztetasuna du balio erantsi gisa. 2006ean alor desberdinetako formazioa jaso duten profesionalen belaunaldi berri batek diseinatua, Dihèliak Ondarearen gaineko esperimentazio, bitartekotza eta ikerketei buruzko eduki digitalen kudeaketa  eta teknologien eskalagarritasuna eta ezagutzaren kudeaketa uztartzen ditu.

Proiektuak kataluniarra, espainarra eta europarra den interneteko atari espezialialdu baten bitartez ezagutzaren transferentzia errazten du ONDAREAri buruzko eduki, iturri eta baliabide inportanteenak erabiltzaileen eskura jarriz.

Nazioz haraindikoa eta Globala

Dihéliak Katalunia, Espainia eta Europako Ondareak ditu hurbileko erreferente. Aldi berean, Ondareari buruzko informazioaren kontsumo eta erabilera globala izanda, ele eta kultura-anitza ere bada.

Dihéliak informazioaren erabiltzaile globalei erabateko estaldura eman nahi die ikuspegi kultural guztietatik Ondarearen aberastasunaren garapena bultzatuz.

Enpresa eta erakundeekiko lankidetza

LArsMagna & Dihélia taldeak informazioaren kudeaketarako eta giza eta gizarte zientzietan espezializatutako informazio digitalaren sareak sortzeko kontzeptu-esparrua eta berezko metodologia sortu ditu. Ikerketa taldea den heinean, informazio sistemen diseinuan eta eduki digitalen kudeaketan enpresa zein erakundeekin lankidetzan aritzen da. Bestalde, ArsMagna & Dihélia profesionalen taldeak kultura digitalari eta informazio-kulturari buruzko formazio-ikastaroak prestatzen ditu erakunde eta enpresentzat.

,